Saneamendu plana eta uraren arazketa Aiaraldean
Gure lanaren arlo nagusia
Plan bat daukagu, eta plan hori ezartzeko jarduten dugu. Aiaraldea eskualdeko uren saneamendua eta arazketa da Euskadin datozen urteetan egin beharreko ingurumen hobekuntzarik garrantzitsuenetako bat.
Kantauriko Urkidetzaren eskumenak azpiegituren ustiapenaren eremuan eta planaren bultzadan kokatzen dira, eta esparru horren barruan Goi Nerbioiren Saneamendu planaren koordinaziorako erakundearteko mahaia sortu genuen.
Asmo handiko plana da, 90M eurokoa; plan horrek gure uren egoera ekologiko ona bermatuko du eta tokiko errealitate bati konponbidea emango dio. Modernoa, eraginkorra eta iraunkorra da. Eskualdean enplegua eta ingurumen arloko aberastasuna sortzen ditu.
Eta plan hori ezartzen lortzen dugun bitartean, isuriak hodi biltzaile nagusira hurbiltzen ditugu. Hala, Zerrabeko Uren Araztegia eraiki dugu eta abian jarri dugu.
Ibaia kontserbatzeko eta lehen egiten genuen moduan bizi izateko ingurumen plana
Ibaia kontserbatzea eta lehen egiten genuen moduan bizi izatea helburu duen ingurumen plana da.
Planaren helburua da Aiarako Kuadrillako ur baliabideak (ibaiak, iturburuak, urtegiak, lurrazpiko urak, eta abar) babestu, hobetu eta biziberritzea, eta hala, baliabide horien egoera ekologiko ona bermatzea. Horrek esan nahi du urak tratatu eta garbituko direla, ibaian isurtzen diren ur guztiak kalitaterik onenekoak izan daitezen, eta kaltetu edo eraldatu ez dadin. Eta horretarako, azpiegitura batzuk burutuko dira plan horren barruan.
Uren kalitate planak Uraren Esparru Zuzentarauaren eskakizun guztiak betetzen ditu.
- Ibaiak eta ibaietako flora eta fauna lehengoratzea.
- Uraren kalitatea bermatzea.
- Iraunkortasunik handiena, ezinbestekoa den uraren erabilera.
- Industriei eta beste udalerri batzuei baliabideak eskaintzea.
- Arazketan teknikarik aurreratuenak erabiltzea.
Diametro handiko hodi biltzaileen sarea, hiri-isuriak eramateko edukiera nahikoarekin. 20 kilometro hodi, araztegietaraino.
Ekaitzetarako zazpi biltegi. Prezipitazio oso handiak daudenean batez ere euri-ura hartzen duten biltegiak dira. Biltegi horien helburua aurretiaz arazketa egitea eta Hondakin Uren Araztegietara sartzen den ura erregulatzea da.
Hondakin uren ponpatze estazioak (HUPE): Luiaondo eta Areta. HUPEak ura maila batetik bestera igotzeko azpiegiturak dira; hala, ura tratamendu-instalazioetara heldu ahal da.
Azken teknologia duten hiru araztegi:
- Markijanako HUA, Amurrioko eta Aiarako urak saneatuko dituena.
- Basaurbeko HUA, Laudioko eta Orozkoko urak tratatzeko.
- Eta Urtabeko HUA, Artziniegan.
Sistema orokorretan integratzen ez diren guneek arazketarako konponbide autonomoak izango dituzte, ura instalazio nagusietaraino garraiatzea baino konponbide iraunkorragoak.
Hondakin Uren Araztegiak (HUA) oso azpiegitura sofistikatuak dira, eta tratamendurako "punta-puntako teknologiak" dituzte.
Guztiz trinkoak dira, usainik edo zaratarik ateratzen ez dela bermatzen duten eraikinen barruan kokatzen dira. Gasak gordeta edukitzeko eta tratatzeko eta hala ingurunean eragin txarrik ez sortzeko sistemak dituzte.
Halakoak diseinatzean kontuan hartu da ibaiak bere emaria mantendu behar duela, hau da, erabiltzen dugun ura ahalik eta lasterren itzuli behar dugula, eta hori baldintzarik onenetan egin behar dugula batez ere agorraldietan. Eta horretarako, errendimendu handiko araztegiak beharrezkoak dira.
- Dagoen teknologiarik onena.
- Guztiz intsonorizatutako eraikin itxietan integratzen diren instalazioan.
- Lekurik txikiena hartzea.
- Batere usainik gabe.
- Paisaian eta ingurumenean integratzea.
- Kalitaterik handieneko ura.
Eusko Jaurlaritzak, URAren, Uraren Euskal Agentziaren bitartez, Goi Nerbioi eta Herrerias ibaietako saneamendu sistema orokorra planifikatu du, eta helburuak nahiz hodi biltzaileen eta araztegien sistemak ezarri ditu.
Estatuko Administrazio Orokorrak bere gain hartu du Goi Nerbioiko azpiegitura finantzatzeko eta egikaritzeko eskumena.
Urak eta Arabako Foru Aldundiak Artziniegako hodi biltzaileen eta arazketaren sarea finantzatzen eta egikaritzen dute.
Kantauriko Urkidetza, non Aiarako Udalak eta Administrazio Batzarrak biltzen baitira, instalazioak mantentzen, kontserbatzen eta erabiltzen dituen erakunde ustiatzailea da.
Planaren zenbatekoa 90 milioi euro da.
Ingurumen eragina ebaluatzeko fasean dago.
Gaur-gaurkoak
Kanpainak eta argitalpenak
Aiaraldean pertsona bakoitzak 119 litro ur...
Iaz aurreko urtean baino ur gehiago gastatu genuen, % 1,3 gehiago.
Ikustea +Balora dezagun ura!
Zer esan nahi du urak zuretzat? Urak gauza desberdinak esan nahi ditu pertsona bakoitzarentzat. Partekatu zure mezua eta urari buruz hitz egin...
Ikustea +Gure uraren kalitateak nota onarekin gainditu ditu...
Partzuergoko Kontrol eta Zaintza Unitateak ziurtatzen du Aiaraldeko ur edangarriak oso kalitate ona daukala.
Ikustea +