Uraren Kalitatea, Bizitzaren Kalitatea

Partzuergoa | Zer da?

  foto


Gure uraren kalitatea zaintzen dugu

Aiarako Ur Partzuergoa, Kantauriko Urkidetza, elkarte- eta borondate-izaerako administrazio publikoa da, eta Aiarako Eskualdea osatzen duten herrietako hornikuntzaz arduratzen da 1999. urteaz geroztik.

pdf

Ikusi Aiarako Ur Partzuergoa - Kantauriko Urkidetzako Estatutuak. (2004/12/20)

Goi-presioko sareko uraren kudeaketa

Ur-hornikuntzako eta saneamenduko azpiegiturak gauzatzea eta azpiegitura horien ustiapena kudeatzen ditugu lehen mailako sareetan. Horrez gain, araudiaren arabera horiei dagozkien zerbitzuak ere ematen ditugu.

Gaur egun, indarrean daude Aiaraldeko udalerri eta kontzejuetako behe-presioko sareetan kontsumo publikoko uren kalitatea kontrolatu, zaindu, eta horri buruzko informazioa emateko hitzarmenak.

Antolakuntzaren egitura

Ur-partzuergoa Amurrio, Artziniega, Aiara eta Laudio udalerriek, Eskualdeko hainbat kontzejuk, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatuta dago.

Partzuergoaren gobernua eta administrazioa organo hauen ardurapean daude:

  • Batzar Nagusia
  • Gobernu-batzordea
  • Partzuergoburua
  • Partzuergoburuordea

Indarrean dagoen araudia

Aiarako Ur-partzuergoak bere jarduera burutzen du edateko uraren hornikuntzari buruz gaur egun dagoen araudian oinarrituta.


pdf

Amurrioko Udala. Behin betiko onartzea ur horniduraren tasa arautzen duen Udalaren 7. zerga ordenantzaren 1. eranskinaren aldaketa

pdf

Adukzioaren, etxeak edateko urez hornitzearen, saneamenduaren eta goi sareko arazketaren zerbitzuak erabiltzaileei emateagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen zerga ordenantza.


pdf

“Kantauriko Urkidetza” Ur Partzuergoak edateko uraren kalitatearen kontrol, zaintza eta informazio zerbitzuak eskaintzeagatik kobratu beharreko tasak arautzen dituen zerga-ordenantza (2004/04/01 ).
 


 

Berriak

Ayala afronta el otoño con reservas de agua por encima de la media
Ya se han colocado los filtros de carbón activo en Izoria, San Bartolomé y Luiaondo para evitar malos olores y sabores en el agua.

 

Gehiago irakurri    |   Berri gehiago

 

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player