Uraren Kalitatea, Bizitzaren Kalitatea

Gela | Hezkuntza

 

Berriro ere hemen dugu uraren alorreko ingurumen prestakuntza eta sentsibilizazioaren plana

Kantauriko Urkidetzak 12 urte baino gehiago daramatza gaztetxoenak uraren kultura berriaren alorrean prestatzen eta sentsibilizatzen

Uraren kultura berrian heztea

11 ikastetxek eta ia 400 ikaslek parte hartu dute azken ikasturtean Ur-partzuergoak, Kantauriko Urkidetzak, ura aurrezteko antolatutako eskola-programan.

Kantauriko Urkidetzak, duela 10 urtetik hona, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak eta Institutuetako gazteak uraren erabilera arduratsuaren eta uraren kultura berriaren jakitun egiteko antolatzen duen hezkuntza-programaren barruan dago aipatutako jarduera.

Bisita Maroñoko urtegira eta Aiaraldeko Ur-partzuergora

Bisitaldian, ikasleek ura arazteko instalazioak eta prozesua ezagutuko dituzte, eta uraren zikloa erakusten duen hezkuntza-bideo bat ikuskatuko dute.

Hezkuntza-fitxak

Urtegia bisitatzen amaitu dutenean, tutore bakoitzari hainbat jarduera emango zaizkio, gelan lantzeko eta ikasitako ezagutza berriak barneratzeko aproposak.

pdf

Erakutsi zenbat dakizun urari buruz
(Lehen hezkuntza)
pdf

Erakutsi zenbat dakizun urari buruz 2
(Bigarren hezkuntza)


“Uretan adituak” lehiaketa

Lehiaketa honetan parte hartzen duten Aiara bailarako ikastetxeetako ikasleek, horma-irudi baten bidez, ura aurrezteari buruz dituzten ezagutzak erakutsi ahal izaten dizkiete gainerako ikaskideei.

2.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute
Ikastetxeen parte-hartze eta konpromiso handia pizgarri dira bisita eta hezkuntza-programa urtetik urtera errepikatu eta zabaltzeko, gero gelan lan egiteko jarduerak eta materialak gehituta.

 


Laguntzailea:


 

Berriak

Ayala afronta el otoño con reservas de agua por encima de la media
Ya se han colocado los filtros de carbón activo en Izoria, San Bartolomé y Luiaondo para evitar malos olores y sabores en el agua.

 

Gehiago irakurri    |   Berri gehiago

 

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player