Uraren Kalitatea, Bizitzaren Kalitatea

Uraren zikloa | Saneamendu plana

 

Saneamendu eta ur-arazketarako plana, Aiarako Taldean

Gure ibaien hobekuntza gero eta gertuago dago: datozen urtetan, Aiarako Taldean egingo den ingurumen-hobekuntza onenetako bat da Aiarako eskualdeko saneamendu eta arazketa-plana.

Anbizio handiko plana da, erakunde arteko konpromiso eta babesa duena. Etorkizunerako plana da, gure uren egoera ekologiko ona bermatu eta inguru honetako errealitate jakin bat konponduko duena.

Plan moderno, eraginkor eta iraunkorra da. Lanpostuak eta ingurumen-aberastasuna sortuko ditu eskualdean.


Zer da urarenosoko arazketa-plana?

Ingurumen-plan bat da, ibaia lehen bezala kontserbatu eta bizitzeko.

Planaren helburua da Aiarako Taldeko ur-baliabideak babestu, hobetu eta leheneratzea: hots, ibaiak, iturburuak, lurpeko urak eta abar; era horretan, horien egoera ekologiko egokia bermatzeko.

Horrek esan nahi du ur horiei tratamendua emango zaiela, eta garbitu egingo direla, era horretan, ibaira egiten diren isurketak kalitate onekoak izan daitezen, eta ibaia kaltetu edo alda ez dezaten. Horretarako, plan honen esparruan, azpiegitura batzuk egingo dira.

Uraren kalitate-planak Uraren Esparru Zuzentarauak xedatutako baldintza guztiak betetzen ditu.


Zein abantaila ditu gure ingurunerako?

  • Ibaiak eta bertako flora zein fauna errekuperatzea
  • Uraren kalitatea bermatzea
  • Ahalik eta iraunkortasun handiena, behar den ura bakarrik erabiltzea
  • Industriei eta beste udalerriei baliabideak eskaintzea
  • Arazketa-teknika aurreratuenak erabiltzea

Aiara ibaiko jarduketa-plana

Diametro handiko kolektore-sarea, hiri-isurketak bideratzeko edukiera nahikoarekin. Araztegietara iristen diren 20 km hodi.

Zazpi ekaitz-tanga. Euria biltzeko tangak dira, batez ere euri asko egiten duenerako. Tanga horien helburua da aurre-arazketa bat egitea, eta araztegietara iristen den ura erregulatzea.

Hondakin-uren ponpalekuak (EBAR): Luiaondo eta Areta. Ura maila batetik bestera jasotzeko balio dute hondakin-uren ponpalekuek, era horretan, ura tratamendu-guneetara iristeko.

Azken belaunaldiko hiru araztegi:

  • Markijanako araztegiak Amurrioeta Aiarako urak garbituko ditu.
  • Basaurbeko araztegiak Laudio eta Orozkoko urak garbituko ditu.
  • Eta Urtabeko araztegia, Artziniegan.

Sistema orokorren barne ez dauden herriguneetan arazketa-irtenbide autonomoak ezarriko dira, ura instalazio nagusietara garraiatzea baino iraunkorragoak baitira.


Araztegi berriak (EDAR)

Hondakin-uren araztegiak (EDAR) oso azpiegitura sofistikatuak dira, eta "azken belaunaldiko" tratamendu-teknologiak erabiltzen dituzte.

Konpaktuak dira, eraikinen barne daude kokatuta, era horretan, zarata edo usainek ihes egin ez dezaten. Gasak pilatu eta horiei tratamendua emateko sistemak erabiltzen dituzte, era horretan, ingurunean kalterik ez sortzeko.

Araztegiak diseinatzeko orduan, kontuan eduki da ibaiek beren emari-maila mantendu behar dutela; hau da, erabilitako ura lehenbailehen itzuli behar dela ibaira, eta ahal den baldintza onenetan, batez ere agorraldi-garaietan. Horretarako goi-mailako errendimenduko araztegiak behar dira.

  • Eskuragarri dagoen teknologia onena
  • Eraikin itxietan integratutako instalazioak, erabat intsonorizatuta
  • Ahalik eta espazio gutxien okupatzea
  • Erabateko usain-kentzea
  • Paisaia eta ingurumen-integrazioa
  • Kalitate oneneko ura

Nork egingo du, eta nola finantzatuko da?

Eusko Jaurlaritzak, URA-Uraren Euskal Agentziaren bitartez, Goi Nerbioi eta Herrerias ibaietako saneamendu-sistema orokorraren plangintza egin du, helburuak zein kolektore eta araztegi-sistemak zehaztuz.

Estatuko Administrazio Orokorrak du Goi Nerbioiko azpiegituraren proiektua egin eta hori finantzatu zein exekutatzeko eskumena.

URAk, Arabako Foru Aldundiarekin batera, Artziniegako kolektore eta araztegi-sarea finantzatu eta gauzatuko du.

Kantauriko Urkidetzak, Aiarako udalak eta administrazio-batzarrak biltzen dituenak, instalazioak artatu, kontserbatu eta erabiliko ditu.

Planak 90 milioi euroko kostua du guztira

Ingurumen-eraginen ebaluazio fasean dago plana


Aiarako mapa


Planaren informazio osoa deskargatu

 


 

Berriak

Ayala afronta el otoño con reservas de agua por encima de la media
Ya se han colocado los filtros de carbón activo en Izoria, San Bartolomé y Luiaondo para evitar malos olores y sabores en el agua.

 

Gehiago irakurri    |   Berri gehiago

 

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player