Saneamendu plana eta uraren arazketa Aiaraldean

Gure lanaren arlo nagusia

Plan bat daukagu, eta plan hori ezartzeko jarduten dugu. Aiaraldea eskualdeko uren saneamendua eta arazketa da Euskadin datozen urteetan egin beharreko ingurumen hobekuntzarik garrantzitsuenetako bat.

Kantauriko Urkidetzaren eskumenak azpiegituren ustiapenaren eremuan eta planaren bultzadan kokatzen dira, eta esparru horren barruan Goi Nerbioiren Saneamendu planaren koordinaziorako erakundearteko mahaia sortu genuen.

Asmo handiko plana da, 90M eurokoa; plan horrek gure uren egoera ekologiko ona bermatuko du eta tokiko errealitate bati konponbidea emango dio. Modernoa, eraginkorra eta iraunkorra da. Eskualdean enplegua eta ingurumen arloko aberastasuna sortzen ditu.

Eta plan hori ezartzen lortzen dugun bitartean, isuriak hodi biltzaile nagusira hurbiltzen ditugu. Hala, Zerrabeko Uren Araztegia eraiki dugu eta abian jarri dugu.

Ibaia kontserbatzeko eta lehen egiten genuen moduan bizi izateko ingurumen plana

Zer da uraren osoko saneamendua?

Ibaia kontserbatzea eta lehen egiten genuen moduan bizi izatea helburu duen ingurumen plana da.

Planaren helburua da Aiarako Kuadrillako ur baliabideak (ibaiak, iturburuak, urtegiak, lurrazpiko urak, eta abar) babestu, hobetu eta biziberritzea, eta hala, baliabide horien egoera ekologiko ona bermatzea. Horrek esan nahi du urak tratatu eta garbituko direla, ibaian isurtzen diren ur guztiak kalitaterik onenekoak izan daitezen, eta kaltetu edo eraldatu ez dadin. Eta horretarako, azpiegitura batzuk burutuko dira plan horren barruan.

Uren kalitate planak Uraren Esparru Zuzentarauaren eskakizun guztiak betetzen ditu.

Zein abantaila dauzka gure ingurunearentzat?
  • Ibaiak eta ibaietako flora eta fauna lehengoratzea.
  • Uraren kalitatea bermatzea.
  • Iraunkortasunik handiena, ezinbestekoa den uraren erabilera.
  • Industriei eta beste udalerri batzuei baliabideak eskaintzea.
  • Arazketan teknikarik aurreratuenak erabiltzea.
Aiaraldeko ibaietako jarduketen plana

Diametro handiko hodi biltzaileen sarea, hiri-isuriak eramateko edukiera nahikoarekin. 20 kilometro hodi, araztegietaraino.

Ekaitzetarako zazpi biltegi. Prezipitazio oso handiak daudenean batez ere euri-ura hartzen duten biltegiak dira. Biltegi horien helburua aurretiaz arazketa egitea eta Hondakin Uren Araztegietara sartzen den ura erregulatzea da.

Hondakin uren ponpatze estazioak (HUPE): Luiaondo eta Areta. HUPEak ura maila batetik bestera igotzeko azpiegiturak dira; hala, ura tratamendu-instalazioetara heldu ahal da.

Azken teknologia duten hiru araztegi:

  • Markijanako HUA, Amurrioko eta Aiarako urak saneatuko dituena.
  • Basaurbeko HUA, Laudioko eta Orozkoko urak tratatzeko.
  • Eta Urtabeko HUA, Artziniegan.

Sistema orokorretan integratzen ez diren guneek arazketarako konponbide autonomoak izango dituzte, ura instalazio nagusietaraino garraiatzea baino konponbide iraunkorragoak.

Araztegi (HUA) berriak

Hondakin Uren Araztegiak (HUA) oso azpiegitura sofistikatuak dira, eta tratamendurako "punta-puntako teknologiak" dituzte.

Guztiz trinkoak dira, usainik edo zaratarik ateratzen ez dela bermatzen duten eraikinen barruan kokatzen dira. Gasak gordeta edukitzeko eta tratatzeko eta hala ingurunean eragin txarrik ez sortzeko sistemak dituzte.

Halakoak diseinatzean kontuan hartu da ibaiak bere emaria mantendu behar duela, hau da, erabiltzen dugun ura ahalik eta lasterren itzuli behar dugula, eta hori baldintzarik onenetan egin behar dugula batez ere agorraldietan. Eta horretarako, errendimendu handiko araztegiak beharrezkoak dira.

  • Dagoen teknologiarik onena.
  • Guztiz intsonorizatutako eraikin itxietan integratzen diren instalazioan.
  • Lekurik txikiena hartzea.
  • Batere usainik gabe.
  • Paisaian eta ingurumenean integratzea.
  • Kalitaterik handieneko ura.
Nork egiten du eta nola finantzatzen da?

Eusko Jaurlaritzak, URAren, Uraren Euskal Agentziaren bitartez, Goi Nerbioi eta Herrerias ibaietako saneamendu sistema orokorra planifikatu du, eta helburuak nahiz hodi biltzaileen eta araztegien sistemak ezarri ditu.

Estatuko Administrazio Orokorrak bere gain hartu du Goi Nerbioiko azpiegitura finantzatzeko eta egikaritzeko eskumena.

Urak eta Arabako Foru Aldundiak Artziniegako hodi biltzaileen eta arazketaren sarea finantzatzen eta egikaritzen dute.

Kantauriko Urkidetza, non Aiarako Udalak eta Administrazio Batzarrak biltzen baitira, instalazioak mantentzen, kontserbatzen eta erabiltzen dituen erakunde ustiatzailea da.

Planaren zenbatekoa 90 milioi euro da.

Ingurumen eragina ebaluatzeko fasean dago.

Deskargatu planari buruzko informazio guztia Deskargatu saneamendu planeko mapa

Gaur-gaurkoak

Kanpainak eta argitalpenak

Gure ur alorrean adituak

Urriaren 15etik 31ra 500 ikasle baino gehiago bertaratu dira partzuergora, Lehen Hezkuntzako 3. mailako eta 4. mailako 16 ikasgela eta DBHko 1....

Ikustea +

Ongi etorri...uda?

Aurtengoa batez bestekoa baino %70 euri gehiago egin du eta Gorbeiako artzainak ez gaitu lar animatu uda honetarako egin duen aurreikuspenarekin....

Ikustea +

Aiaraldeko eskolak dena eman dute uraren alde: 700...

Aiaraldeko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek eta Laudioko eta Amurrioko ikasleek ingurumen programan izena eman dute; programa horrek...

Ikustea +