Uraren kultura

Gure printzipioak

Uraren Esparru Zuzentarauak diseinatutako uren kudeaketa-esparrua gidatzen duen printzipio orokorra iraunkortasunaren printzipioa da. Horrek esan nahi du ur-ekosistemak eta ziklo hidrologikoa erabiltzen direla, baina ez direla suntsitzen. Hala, biodibertsitatea mantentzen da, eta hurrengo belaunaldiek halakoak erabiltzen jarraitu ahal izango dute.

Kantauriko Urkidetzaren lanaren gidariak Uraren Esparru Zuzentarauan biltzen diren Europako Politikak dira. Ziur gaude ezinbestean uraren kudeaketa iraunkorra  egin behar dela.

Halakoa da uraren Europako politika berriaren kudeaketa-eredua

Helburua ur-ekosistemen egoera ona ziurtatzea da. Orain arte, uraren kudeaketaren oinarria natura mendean hartzea eta hala naturatik ahalik eta etekin produktiborik handienak ateratzea izan da, eta hori lortzeko sortutako ingurumen eraginak ez dira kontuan hartu. Eta uraren esparru zuzentarauaren xedea kudeaketa moldatzea da, eta hala, arro hidrografikoak iraunaraztea.

Urak baliabide berriztagarria izaten jarrai dezan, arro hidrografiko guztietan uraren zikloaren funtzionamendu naturala ziurtatzen jarraitzea beharrezkoa da. Zuzentarauak akuiferoen egoera ona lehengoratzea eta akuifero horiek hondatzen ez dituzten erabilerak ziurtatzea eskatzen du. Hala, akuifero horiekin sortzen den aberastasun ekonomikoa ez da hondatzen.

Herritarrek uraren kudeaketan parte hartzen dute, erabakiak hartzeko prozesuan. Hala, urak izaera publikoa, kolektiboa eta konpartitua dauka.

Uraren Esparru Zuzentarauaren giltzarrietako bat garapen sozioekonomikoarekin lotuta doan ur eskaria leku bakoitzean dagoen benetako eskuragarritasunari egokitzea da: “ez esan zenbat nahi duzun, galdetu lehenago zenbat dagoen”.

Ur eskariaren kudeaketan sartzen dira ur errekerimenduak murrizteko eta mugatzeko, uraren erabileraren eraginkortasuna hobetzeko eta ur baliabideen narriadura saihesteko bidea ematen duten jarduera guztiak. Hala, obra hidrauliko handiei ekin aurretik, eskaria murrizteko aukera guztiak agortu behar dira: eraginkortasuna, aurrezpena, urarekin lotutako kostu errealak jasanaraztea, kontrola, berrerabilera, eta abar.

Erronka: iraunkortasuna. Nola lortzen dugu hori?
Printzipio hauei jarraituz:

Narriadurarik ez

Ur ekosistemen gaur egungo egoerarekin alderatuta, narriadura handiagoak saihesten saiatzen gara. Izan ere, printzipio horren oinarria hau da: ziklo hidrologikoaren funtzionamendu naturala modurik merkeena eta berme handiena ematen duena da, gure gaur egungo eta etorkizuneko beharrizanak kopuru eta kalitate aldetik beteko duen ur nahikoa edukitzeko.

Iturrian zuzentzea

Horren oinarria da ingurumen narriaduraren kausen gainean jardutea, eta ez soilik sintomen edo ondorioen gainean.

Integrazioa

Printzipio horren hizpidea honako hau da: ur-masen egoera onaren helburuak gainerako ingurumen eta arlo politiketan txertatu behar dira, bereziki nekazaritza politiketan, lurralde antolamenduko politiketan eta industria eta energia politiketan.

“Hondatzen duenak ordaintzen du”

Hondatzen duenak, hondamendi horren ondorioei aurre egin beharko die.

Arrazionaltasun ekonomikoa eta kostuen berreskurapena

Ura eskura edukitzeak azpiegituretan eta ustiapen eta mantentze gastuetan inbertsio handiak egitea eskatzen du, eta ingurumen alderdiko kostuak ere dakartza. Eta garrantzitsua da ura erabiltzen dugunok kostu horiek ezagutzea, eta erabiltzen dugun ur bolumenaren arabera kostu horien ordainketan laguntzea.

Beharrezkoa da kostuen arrazionaltasun eta berreskurapenaren printzipioa aplikatzea, uraren erabilera arduratsua sustatzeko eta xahubidea saihesteko, ura ondasun publiko eta konpartitua baita. Uraren politika berrien helburua da gure kontsumoaz ohar gaitezela, eta horretarako, modurik onena ordaintzen ditugun tarifak benetako kostuen arabera doitzea da. Hala, “hondatzen duenak ordaintzen du” printzipioa ere aplikatzen da, eta ondasun ordeztezin baten aurrean modu arduratsuan jokatzen da.

.

Zuhurtzia eta egokitzapena

Printzipio horren ondorioz, uraren kudeaketa lurralde bakoitzaren berezitasunei egokitu behar zaie, naturaren erritmoak kontuan hartuta (lehortzeen zikloak, ur-goraldiak, eta abar).

Herritarren parte-hartzea

Ura, ondare ekosoziala da, pertsona guztiei eragiten die, eta beraz, gardentasunez eta herritarren parte-hartzeaz kudeatu behar da.

Gaur-gaurkoak

Kanpainak eta argitalpenak

Ongi etorri...uda?

Aurtengoa batez bestekoa baino %70 euri gehiago egin du eta Gorbeiako artzainak ez gaitu lar animatu uda honetarako egin duen aurreikuspenarekin....

Ikustea +

Aiaraldeko eskolak dena eman dute uraren alde: 700...

Aiaraldeko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek eta Laudioko eta Amurrioko ikasleek ingurumen programan izena eman dute; programa horrek...

Ikustea +

Informazio eta gardentasunerako

Web orria estreinatzen dugu, biztanleek beren udalerrian egiten diren hobekuntzak, presetako ur kopurua edo kontsumitzen dugun uraren kalitatea...

Ikustea +