Kanpainak eta argitalpenak

Denontzako ura

Agua para todos

Uraren Nazioarteko Egunera batuko gara

2019ko Uraren Nazioarteko Egunaren leloa honako hau da: “Inor atzean utzi gabe”. Garapen iraunkorrerako 2030 Agendaren promesa nagusiaren egokitzapen bat da: mundu guztiak jaso behar ditu garapen iraunkorraren aurrerapenaren onurak.

Izan ere, garapen iraunkorrerako helburuetako bat 2030erako hemen dauden guztiei uraren erabilgarritasuna eta saneamendua bermatzea da. Beraz, horrek esan nahi du ez dela inor atzean utzi behar.