Kanpainak eta argitalpenak

Ura pitxerrean eskatu

Píde el agua en jarra

Lotsarik gabe. Eskatu ura pitxerrean. Eskubidea dugu’. Mezu sinple horren bidez iritsi da Tantakaren bigarren fasea

Arabako Foru Aldundiak bultzatutako kanpainaren helburua da plastiko hondakinak murriztearen garrantziaz sentsibilizatzea. Ekimenak Euskadiko hiru kontsumitzaile elkarteen babesa du: EHKB, EKA eta EKE.

Minuturo plastikozko milioi bat botila erosten dira munduan. Horretarako, 2,7 milioi tona plastiko fabrikatzen dira ura botilaratzeko. Tokiko datuei erreparatuz gero, Araban, guztira, 14.000 tona plastikozko hondakin sortzen ditugu urtean; hau da, arabar bakoitzak 44 kilo plastikozko ontzi kontsumitzen ditu urtean. Hori kontuan hartuta, Josean Galera Ingurumen Saileko diputatuak herritarrak gonbidatu ditu beren buruari galdetzera ontzi horietako zenbat diren alferrikakoak. “Kanpaina honen helburua da kontsumitzaileek beren buruari galdetzea ea plastikozko botilatxoak eta botilak benetan beharrezkoak ote diren. Eta, horregatik, honako galdera hau egiten diegu: eta horien ordez ur pitxerra eskatzen baduzu? Jatetxeetan, bilera aretoetan, hoteletan…, eskatu ura pitxerrean”.

Informazio gehiago hemen