Albisteak

Kantauriko Urkidetza ez du etxez etxe salmenta kanpainarik egiten

Kantauriko Urkidetza no realiza campañas de venta a domicilio

Ur Partzuergoak jakinarazten du Aiaraldeko zenbait bizilagunek 923 zifrekin hasten den telefono zenbaki batetik egindako deiak jaso dituztela esanez datozen egunetan zenbait langile etxeetara joango direla doan ur iragazki bat edo antzeko gailuren bat banatzeko.

Kantauriko Urkidetzak ez du dei horiekin inolako zerikusirik, eta beraz, enpresa pribatuek gauzatzen duten marketin bortitza da. Horregatik bizilagunei jakinarazten diegu arretaz ibiltzeko identifikatu gabeko pertsonei erantzutean.

Partzuergoak bezeroen etxeetan hiruhilero irakurketak egiten ditu eta ur kontagailuen mantentzea gauzatzen du, besterik ez. Inolaz ere ez dira eskudiruz ordaintzen zerbitzu horiek.

 

 

ZUIN
Radio Llodio