Albisteak

Gobernua urratsak ematen ari da Goi Nerbioiko saneamendua adjudikatzeko

El Gobierno da pasos para adjudicar el saneamiento del Alto Nervión

Ingurumen Ministerioak atzo Europar Batasuneko aldizkarian Goi Nerbioiko saneamendu sarearen eta Basaurbe nahiz Markijanako araztegien obrak adjudikatzearen aurreko iragarkia argitaratu zuen.

Testuak adierazitakoaren arabera, lizitazio iragarkia argitaratzeko gutxi gorabeherako data hurrengo abuztuaren 1a da. Epeak betetzen badira, obrak 2019. urtean has daitezke eta sistema 2023. urtean has daiteke funtzionatzen.

Aurrekontua 70 milioitik gorakoa da eta jada 2019. urterako 13,6 milioiko partida dago, nahiz eta baliteke obrek 42 hilabete irautea.

ARAZTEGIAK
Lehenengoa Markijanan eraikiko da, Amurriori eta Aiarako hainbat udalerriri zerbitzua eskaintzeko. 18,8 milioiko aurrekontua du, bi estazioetako lohiak tratatzeko planta izango baitu.
Basaurbekoa zerbait merkeagoa da, hain zuzen ere, 18,4 milioi eta Laudioko nahiz Orozkoko urak araztuko ditu. Kolektorearen sareak hasieran 41,6 milioi euroko aurrekontua du eta bi sistema bereizi izango ditu araztegi bakoitzari zerbitzua emateko.

 

Ikusi gehiago: Radio Llodio / El Correo