Albisteak

Aurrerapen oso garrantzitsuak saneamendu planeandu planean eta Aiaraldeko arazketan

Avances muy importantes en el Plan de Saneamiento y depuración de Aiaraldea

Nerbioi garaiko saneamendu planaren ingurumenaren aldeko eraginaren adierazpena onetsi da.

Jasangarritasunaren printzipioak Europako uren kudeaketan eragiten du eta uretako ekosistemak eta ziklo hidrologikoak suntsitu barik erabiltzea eskatzen du, honela, biodibertsitatea mantentzeko eta hurrengo belaunaldiek erabiltzeko moduan egon daitezen.
Nerbioi Garaiko gune nagusiak, 45.000 biztanle baliokideko biztanleriarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-hondakin uren tratamendurako Zuzendaritzarekin bat ez datozen guneen artean aurkitzen dira.


Uraren Mundu Eguna urtero ospatzen da martxoaren 22an, arreta, uraren garrantzian eta ur baliabideen kudeaketa jasangarriren defentsan jartzeko.


Kantauriko Urkidetzatik –Aiaraldeko Ur Partzuergoa- efemeride hau aprobetxatzen dugu albiste on bat iragartzeko: Nerbioi Garaiko Saneamendu Planaren aurrerapena.


Martxoaren 6an, Ingurumen Ministerioak Saneamendu proiektuaren ingurumenaren aldeko eraginaren adierazpena eta Nerbioi ibaiaren arro garaiaren arazketa deklaratu zituen. Pausu honek aurrerapen handia dakar elkarrekiko erlazioa duten bi helburutan; Aiaraldeko hiri-hondakin uren tratamendu eta Nerbioiko ur masen egoera ona lortzea.

Izan ere, Adierazpenak gure ibairako oso garrantzitsuak diren hiru proiektu gauzatzea ahalbidetzen du: Basaurbeko Hondakinen Uren Araztegiak (Laudio eta Orozkoko isurketak arazten dituena) eta Markijanakoa (Amurrio eta Aiarako isurketak) eta populazioak instalazioekin lotzen dituen kolektoreen sarea. Orotara, horiei guztiei 80 milioiko inbertsioa dagokie.


Proiektuak onetsi eta gero –hilabete batzuk barru egitea aurreikusten da-, bi prozedura paralelo hasiko dira, lurren erosketa eta obren lizitazioa. Horretarako, lanean dabiltza Estatuko Gobernua –Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren bitartez- eta Eusko Jaurlaritza, URA-Uraren Euskal Agentziaren babesarekin.


1999an Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoa eratu zen lehen mailako sareen ur- eta saneamendu-hornidurarako azpiegitura eta zerbitzuak ustiatzeko. 2014tik uraren ziklo integralera hedatu da zerbitzua.


Aiaraldeko eskualdeko uren saneamendua eta arazketa, Euskadin hurrengo ekitaldietan gauzatuko den ingurumen hobekuntzarik garrantzitsuenetako bat da. Bost urte barru martxan izango ditugu eta errendimendu betean. Plan bat daukagu eta ezartzeko borrokatzen dugu.

 

Albiste gehiago: Radio Llodio