Albisteak

Martxoaren 22a, uraren mundu eguna

22 de marzo, día mundial del agua

Erantzuna naturan dago. Aiaraldean ospakizunera batuko gara. Aurten ondoko gai hau arakatu nahi da: naturak nola lagundu ahal digun urak XXI. mendean sortzen dituen erronkak gainditzen.


Izan ere, gizateriak ura behar du. Baliabide hidrikoek, eta eskaintzen dituzten zerbitzuen sortak, funtsezko eginkizuna betetzen dute pobreziaren murriztean, hazkunde ekonomikoan eta ingurumenaren jasangarritasunean. Urak herritarren ongizatean eta hazkunde inklusiboan laguntzen du, eta eragin positiboa du milaka milioi pertsonaren bizitzan, izan ere, elikaduraren eta energiaren segurtasuna eta gizakiaren eta ingurumenaren osasuna ukitzen dituen kontuetan eragiten du.



Irtenbide naturalek urarekin lotuta dauden hainbat erronkari erantzun diezaiekete. Hauek dira uraren zikloari oreka itzultzeko eta osasun publikoa eta bizi baliabideak hobetzeko egiten diren ekintzetako batzuk: basoak landatzea, ibaiak lautada alubialekin berriro lotzea eta hezeguneak lehengoratzea, besteak beste.