Kanpainak eta argitalpenak

Aiaraldeko eskolak dena eman dute uraren alde: 700 umek baino gehiagok bisitatu gaituzte eta ingurumen programan parte hartu dute.

Las escuelas de Aiaraldea se vuelcan con el agua: más de 700 niños y niñas nos han visitado  y han participado en el programa ambiental.

Aiaraldeko Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek eta Laudioko eta Amurrioko ikasleek ingurumen programan izena eman dute; programa horrek aurten 15 urte betetzen ditu.

Autobus bat eskolara joaten da beraien bila, Partzuergoko instalakuntzak bisitatzen dituzte (ura edangarri nola bihurtzen den ikusten dute eta laborategira bisita egiten dute) eta uraren kulturan sakontzen dute.

Ondoren, Amurrioko Edateko Uraren Tratamendu Estazioa ikustera jaisten dira eta hala, saneamendu eta araztegi sareen inguruko ikaskuntza bukatzen dute.

Gero klasean lan egitea tokatzen zaie: hezkuntza-fitxak eta muralak, non sormenez ura zaintzeko aholku onenak erakutsi ahal dituzten.