Obrak eta azpiegiturak

Partzuergoak Altube ibaiko ponpaketa berritu du

El Consorcio renueva el bombeo del río Altube

Joan den abenduan Ur Partzuergoak Altube ibaitik Laudion San Bartolomeko Tratamendu Estazioraino tratatu gabeko uraren bultzada berritzeko obren lehenengo fasea amaitu zuen.

Hodien ia bi kilometro berritu dira eta Bestialdieko ponpaketa instalatu da. Nolanahi ere, Izorian Kontrol Postu Zentralari erantsi zaio. Era berean, ekipo elektrogenoaz hornitu da hornidura elektrikoa falta denerako.

Guztira 770.000 euro inbertitu dira eta Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren bidez finantzatu da. 2018. urterako obraren bigarren faseari ekitea aurrez ikusia dago. Gainerako trazadura (gutxi gorabehera 1,5 km) berrituko da eta Basaurbeko zonan kondukzioa osatuko da.