Nor gara?

Uraren alde lanean

Kantauriko Urkidetza izeneko Ur Partzuergoa, administrazio publikoa da, eta Aiaraldeko herrien ur horniduraz arduratzen da 1999az geroztik. Ur partzuergoa Amurrio, Artziniega, Aiara eta Laudio udalerriek, Eskualdeko hainbat kontzejuk, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute.

Eta konpromiso sendoa dugu uraren kalitatearekin, bidezko prezioa duten urarekin, lehen mailako hornikuntza- eta saneamendu-sarearen aldeko lanarekin, gure ibaien errespetuarekin eta uraren kulturari buruzko sentsibilizazioarekin.

Antolamendu-egitura

Partzuergoa Amurrio, Artziniega, Aiara eta Laudio udalerriek, Aiaraldeko hainbat kontzejuk, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute. Horrez gain, zuzendaritza eta administrazioa honako organo hauen esku dago:

Batzar Nagusia
Gobernu Batzordea
Partzuergoburua
Partzuergoburuordea

Partzuergoa, datutan

Aiarako 4 udalerrik / 18 Kontzejuk eta Amurrioko 3k
osatzen dute Kantauriko Urkidetza. Horrek esan nahi du eskualdeko biztanleriaren % 93 edo, gauza bera, 32.034 biztanle, partzuergoko erabiltzaileak direla.

Mapa Kantauriko Urkidetza

Eskumenak eta eginkizunak

Partzuergoko udalerri eta kontzeju guztientzat:
Goi-hornidura (adukzioa).
Goi-saneamendua eta arazketa.
Uraren kalitatea (Kontrol eta Zaintza Unitatea).

Eta uraren hiri zikloaren osoko kudeaketa aukeratu duten udalerri eta kontzejuetan, gainera, honako hauek lantzen dira:
Banaketa.
Behe-saneamendua.
Herritarrentzako arreta.

Sareak eta instalazioak kudeatzen ditugu; horretarako, azpiegiturak operatzen eta mantentzen ditugu eta uraren kalitatea kontrolatzen dugu. Kontagailuen irakurketak egiten ditugu eta gure abonatuen zalantzak aztertzen ditugu, baita erreklamazioak eta administrazio-kudeaketa (fakturazioa) ere. Beti helburu honekin: kalitatezko zerbitzua ematea eta ura ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzea.

Sareak eta instalazioak
Ura kontrolpean

Ura presetatik eta ur-bilketako guneetatik ura edangarri egiteko instalazioetara heltzen da, eta instalazio horietan tratatzen dugu, etxebizitzetaraino eramateko. Ura erabili ondoren, saneamenduan biltzen da, eta ubidera isuri baino lehen arazten da. Gure laborategiaren bitartez horniduraren kalitatea ziurtatzen dugu. Izorian dagoen kontrol-gune zentraletik gutxi gorabehera berrogeita hamar instalazio monitorizatzen dira.

Eta jakina, hemendik antolatzen, zuzentzen eta lantzen dugu Aiaraldeko uraren eguneroko kudeaketa.

2

Presak: Maroño eta Artziniega

6

Edateko uren araztegiak (EUA)

5

Ponpatze-estazioak

30

Ur-biltegiak

400

Hornidura- eta saneamendu-sareak kilometrotan

4

Hondakin Uren Araztegiak (HUA)