Uraren Kalitatea, Bizitzaren Kalitatea

Uraren kalitatea

 

foto

Nola lortzen dugu kalitate bikaineko ura?

Gure eskualdean, uraren kalitatea apartekoa da, oroz gain Aiaraldean dugun hornikuntza-sistemari esker (uraren ziklora joateko lotura) eta eskualdeko biztanleok egiten dugun ur-kontsumo arduratsuari esker.

Burutzen ditugun kontrolak eta segimenduak kalitatea bermatzen dute

Kalitate bikaineko ura eskaintzeko, ahalegin handia egin behar da, bai azpiegiturei dagokienez, bai ekipo espezializatuari dagokionez. Kantauriko Urkidetzak berea den laborategi bat du, eta bertan kontrolatu eta bermatzen da kontsumitzen dugun uraren kalitatea. Horrez gain, ihesak minimizatzen dituen hornikuntza-sistema ere badugu, etxe bakoitzera iristen dena.

Jatorriko ura (urtegi, ibai eta iturburuetakoa) kontrolatzeko eta horren segimendua egiteko lanean ari gara etengabe, uraren tratamendu-prozesuetan nahiz ura banatzeko prozesuetan (urtegiak, sareak eta kontsumitzailearen iturria).

Marka handien pare

Aiaraldeko biztanleen eta Partzuergoaren konpromiso partekatuari esker, gaur egun merkatuko ur-markarik onenen pare egon gaitezke.

Kontsulta itzazu gure urari buruzko analisiak

Klikatu botoiaren gainean, Aiaraldeko urari buruzko analisiak kontsultatu ahal izateko.

Urari buruzko analisiak ezagutzeko, sartu eskatzen zaizkizun nahitaezko datuak eta hautatu “bilatu” fitxa.

Adibidea
Amurrioko urari buruzko analisiak ikusi nahi izanez gero, era honetan bete beharko genituzke eremuak:

  • Lurraldea: Araba
  • Udalerria: Amurrio
  • Datak: Adierazi nahi duzun denbora-tartea.
  • Zona: Amurrio
  • Laginketa-gunea: Adierazi laginketa egin den lekua. Hutsik utz dezakegu, era horretan aukeratu dugun denbora-tartean egindako analisi guztien zerrenda agertuko da.
  • Klikatu “Bilatu”-ren gainean
 


 

Berriak

Ayala afronta el otoño con reservas de agua por encima de la media
Ya se han colocado los filtros de carbón activo en Izoria, San Bartolomé y Luiaondo para evitar malos olores y sabores en el agua.

 

Gehiago irakurri    |   Berri gehiago

 

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player